FINLANDIA 100 URTE!

suomifinland100-tunnus22017an, abenduaren 6an 100 urte bete zen Finlandiak independentzia aldarrikatu zuenetik (informazio gehiago: http://suomifinland100.fi/#). Horren harira, Suomitar elkartean mendeurrena ospatu nahi izan genuen eta horretarako hainbat saio egin edo antolatu genituen:

  • Abuztuaren 26an piknik bat antolatu genuen Kristina Enea parkean (Donostian). Horrelako piknikak mundu osoan zehar egin ziren, hain zuzen ere independentziaren 100. urteurrenerako 100 egun falta zirenean (http://illallinentaivaanalla.yhteismaa.fi/).
  • 2017ko Abenduan eta 2018ko urtarrilean zehar erakusketa bat antolatu genuen Loiolako kulturetxean (Donostian). Hona hemen erakustekako kartela.

“FINLANDIA BURUJABEA, 100 URTE – FINLANDIA 100 AÑOS DE INDEPENDENCIA – SUOMI-FINLAND 100 VUOTTA”

julisteAbenduaren 1etik aurrera egongo da zabalik, urtarrilaren 29ra arte, astelehenetik ostiralera 16-20:30 (sarrera doan). Hasieratik Finlandiari buruzko informazio panelak eta bestelako osagaiak egongo dira. Abenduaren 12tik aurrera, berriz, Xabier Beloki eta Pilar Palaciosen argazkiak izango ditugu ikusgai: ”Bidaia bat, bi ikuspegi”. Inaugurazio ekitaldia abenduaren 15ean izango da (ostirala), kantu eta pintxo finlandiarrez lagunduta. Ongi etorri bertara!