ONGI ETORRI!

Finlandiarrok eta euskaldunok berezko hurbiltasuna eta begikotasuna sentitzen dugu elkarrekiko. Bi kultura eta hizkuntza hauen parekotasunetik eta bi herriotako biztanleon izaera zintzo eta nekaezinetik datorrela uste dugu.

Badakigu herri txikiak eta bereziak garela; izan ere, ondotxo dakigu nola babestu behar ditugun mintzaira eta kultura txiki eta ezezagunok handien itzalean. Oso bikote bitxia osatzen dugu. Eta hain zuzen ere, bi herrion arteko adiskidetasuna eta elkartasuna bultzatzeko sortu zen Euskal Herrian Suomitar izeneko kultur elkartea.

AZKEN BERRIAK: 2020KO URTEKO BILERA UZTAILAREN 5EAN ARANTZAZUN!

Mila esker guztioi etortzeagatik! Poza handia izan da itxialdi luzea eta gero berriro ikustea! Informazio gehiago lekuari buruz.

img-20200705-wa0013img-20200706-wa0000