BERRIAK

8-26-2017 Piknik bat euskal zeru azpianimg-20170827-wa0003

Abuztuaren 26an piknik bat antolatu genuen Kristina Enea parkean (Donostian). Horrelako afariak mundu osoan zehar egin ziren, hain zuzen ere independentziaren 100. urteurrenerako 100 egun falta zirenean (http://illallinentaivaanalla.yhteismaa.fi/).

 

10-22-2015 Hiztegiaren bertsio berria Durangoko azokarako

hiztegi_berria_2

Duela hiru urte (2012an) argitaratu genuen lehen bertsioa, eta orain, bigarren edizioa kaleratu dugu. Aurrekoan hainbat zuzenketa egiteaz gain, hitz berriak erantsi ditugu. Guztira 9.000 hitz inguru ditu orain hiztegiak.

2015eko Durangoko Azokan jarri dugu salgai, eta, hortik aurrera, ohiko saltokietan eta Suomitar elkartearen bitartez eskuratu ahal izango da.