ONGI ETORRI!

Finlandiarrok eta euskaldunok berezko hurbiltasuna eta begikotasuna sentitzen dugu elkarrekiko. Bi kultura eta hizkuntza hauen parekotasunetik eta bi herriotako biztanleon izaera zintzo eta nekaezinetik datorrela uste dugu.

Badakigu herri txikiak eta bereziak garela; izan ere, ondotxo dakigu nola babestu behar ditugun mintzaira eta kultura txiki eta ezezagunok handien itzalean. Oso bikote bitxia osatzen dugu. Eta hain zuzen ere, bi herrion arteko adiskidetasuna eta elkartasuna bultzatzeko sortu zen Euskal Herrian Suomitar izeneko kultur elkartea.

AZKEN BERRIAK: EUSKAL KULTURA HELSINKIN!

Euskal kultura Helsinkira hurbilduko da laster, bisitari paregabeen eskutik.

EGITARAUA

Osteguna, irailak 27
Helsinkiko Unibertsitatea, Metsätalo (Unioninkatu 40), 4. gela

17.30 “Bertsolari” dokumentalaren emanaldia, Maialen Lujanbiok aurkeztuta

Ostirala, irailak 28
Harjun nuorisotalo (Aleksis Kiven katu 1-3)

18.00 Joseba Sarrionandiaren poemen ikus-entzunezko errezitaldia
18.30 Euskaldunak eta samiak: hizkuntzen errealitateari buruzko azalpenak (Lorea Agirre eta Teija Kaartokallio)
19.30 Maialen Lujanbio: Bertsolaritzaren azalpena eta erakustaldia
20.00 Pintxoak
20.30 Kontzertua: ANARI

Dohainik!

runoilta

 

 

 

 

Informazio gehiago: facebook.com/euskarahelsinkin